XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxeberri berak erran derauku aitzindari bat eta bakharra beharr duela euskarak, eta ainhitz izaitea baino hobeki lizatekela osoki bat ere ez izaitea.

Egia handia auxe.

Hain zuzen ere, hortarakotz bilhatu dugu guk litteratur-euskararentzat oinharri bakhar bat, laphurtarra, alegia.

Eta laphurtarr tradizino horren artetik, Axularrekin batean Etxeberri ere buruzagirako hautatzeak, buruzagigoak beharr duen batasun eta bakhartasunari ezterauko kalterik ekharriko, bi idazle hoik bat eta bakharra osatzen baitute.

Gainera, erakhustun izaitera ethortzeko, nehoren eskolan eskolatua eta diszipulu molderraz izaitea, ez dela egundaino eragozkarri izan agirian emaiten derauku ederki asko Etxeberrik.

Aitzitik, hauxe dugu maisutzerako errege-bidea.

Xurio, 1718.- Jesu Kristoren Imitazionea itzuli zuen.

Egilea hilez gero argitaratu zan (1720).

Haraneder, 1749.- Doniane Lohitzungo aphez jakintsu hunek ere lan gaitza burutu zuen euskaraz.

1749'an Philotea agertarazi zuen, eta hurrengo urthean Gudu Izpirituala, liburu hoik Pouvreauk lehenago euskaratuak izanarren (94) 1750'ko Gudu Izpirituala Daranatzen aburuz, Haranederrena barik, Duvergier'ena omen da. Ikhus R.I. E. B. t. IV (1910) p. 478.

Testamentu Berri osoa ere itzuli zuen, baina lau Evangeliak soil-soilik agertu ziran 1855'gn. urthean.

Huna hemen itzulpen huni buruz Orrmaetxeak diona: Laphurdin ba ditue lau Evangelioen itzulpen ederrak; baino katolikoetan... Haranederrena da aurrena, Leizarraga protestante baitzen, alegia. Euskara ederra, ugaria, garbia du (95) Ormaetxea, Euskal literaturaren atze... 207 orriald.

Itzulpen hunek hitztegitto bat dakarr eraskin bezala, eskualdun gehienentat adibidea.

Hiztegi horretan euskal-hitz asko jartzen dira, Laphurdiz bertze dialektuetan erraiten direnak aldamenean ezarriaz.

Mende hartako idazle euskaldun guztiak gogotan zedukatela ikhusteko, agiri ona dugu hau.

Larregi, 1775.- Testament Zaharreko eta Berriko historioa frantzitarretik itzuli eta euskaraz argitara zuen.

Hunek ere, Laphurdirako ezezik, Euskalherri guztirako idazteko borondate hori zuen, berberak aithortzen deraukunez: Ene artharik handiena izan da klarki mintzatzea, eskal-herri guzian adituren nauten bezala (96) Ikhus Irakurtzailleari abisua X'gn. orriald..